Greziar matematika

Ostomakhion-en antzinako matematika-joko grekoaren erreplika, Arkimedesek sortua (K.a. 3.mendea). Kóstas Kotsanásek eraikitako erreplika. Antzinako teknologia grekoaren museoa, Heraklion eraikinean (Kreta) aurkeztua 2022ko uztailean.

Greziar matematika edo matematika helenikoa, grezieraz idatzitako matematika da, K.a. 600. urtetik K.o. 300[1]. urtera bitartekoa. Matematikari greziarrak Ekialdeko Mediterraneoan sakabanatutako hirietan bizi ziren, Italiatik Afrikako Iparralderaino, hizkuntza eta kultura amankomun batek baturik. Alexandro Handiaren hurrengo aldiko matematika greziarrak matematika helenistiko bezala izendatu izan dira.

Greziar matematika aurreko kulturek garatutako matematika baino sofistikatuagoa zen. Helenistikoaren aurreko erregistro guztiek arrazoibide induktiboaren erabilera erakusten dute; hau da, behaketa errepikakorretatik abiatuta arau orokorrak definitzea. Greziar matematikariek, aldiz, arrazoibide deduktiboa erabiltzen zuten. Greziarrek logika erabili zuten ondorioak edo teoremak ateratzeko, definizioetatik eta axiometatik[2] abiatuta. Euklidesen Elementuetan (K.a. 300 inguruan) matematikaren ideia axiometan oinarritutako teoremen sare gisa ageri da.

  1. (Ingelesez) Eves, Howard. (1990). An Introduction to the History of Mathematics. Saunders ISBN ISBN 0-03-029558-0..
  2. Bernal, Martin. (2000). Animadversions on the Origins of Western Science. The Universisty of Chicago Press Journals, pp. 72-83 or..

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search